
Gaur [urriak 13] amaitu da Bilboko Buenos Aireseko epaitegian, Ondarroako
Zubi Harresian parte hartzeagatik epaitu dituzten bost herritarren aurkako epaiketa. Irailaren 24an egin zen lehen auzi saioa, eta bi ertzainen deklarazioaren faltan, gaur bigarren eta azken saioa egin dute. 10:00etan hasi da epaiketa eta 12:00ak inguran amaitu da.
Bost auzipetuetako batek adierazi duenez gainera, gaur ere ez da agertu ertzainetako bat. “Bere lekukotasuna ematera agertu behar zuen bi ertzainetako bat ez da agertu ere egin gaurko saiora. Agertu ez den ertzainak bideokonferentziaz esan ditu esan beharrekoak. Bi ertzainek lehengo euren bertsioa mantendu dute, besterik ez”.
Gaurkoarekin epaiketa amaitutzat eman dute. Bost auzipetuak epaiaren zain geratzen dira.