
Hilaren 23an egingo dute irteera, baina, aste honetan amaitzen da izena emateko epea. Hain zuzen ere, domeka da apuntatzeko azken eguna. Horretarako, honako telefono zenbakietako batera deitu behar da: 946 278 055 / 946 279 182 / 946 279 202. Txangora joateko 25 euro ordaindu behar dira.
Bengolara bisita
Datorren asteko eguenean, 10:30ean irtengo dira Torrezelaitik. Handik Munitibarko Gerrikaitz auzoan dagoen Bengola Natur Energia Interpretazio zentrora joango dira. Bisitaldiaren ostean, Gernika-Lumora joango dira autobusez, eta han bakoitzak gura duena egiteko astia izango du. Gero, 14:30ak aldera EreƱoko Arita Berri jatetxean bazkalduko dute Itsas Baserriko kideekin batera.
Bazkalostea alaitzeko erromeria izango dute, kantuan eta dantzan nekatu arte egoteko. Horrekin batera, karta joko ekitaldia ere egingo dute. Amaitzean, 20:00ak inguruan bueltatuko dira Aulestira