
Joan den egueneko osoko bilkuran onartu zuen udalak zinegotzi aldaketa, Ainhoa Lopez Eigurenek testigua Edriga Aranbururen esku utzi eta gero.
Udalak azaldu duenez,
karguen aldaketak ez du suposatzen beste aldaketarik batzordean. “2012an Lekeitioko Garapen Ekonomikoaren hausnarketa estrategikoa burutu zen, eta ondorioz, lan lerro estrategikoak eta lehentasunezko ekintzak finkatu egin dira epe ertain eta labur baten, herriko ekonomiaren garapenari dagokionak”, azaldu dute. Merkatu plazaren dinamizazioa, turismo plana eta Itsas Ondare Zentroaren kudeaketa, merkataritza sektoreagaz elkarlana, enpresen lehiakortasuna eta herriko ekonomiaren sustapena lantzen ari da udala besteak beste.
Horretaz gainera, Lekeitioko Hausnarketa Estrategikoa Leartibai Garapen Agentziatik garatutako eskualdeko Enplegu Planean barneratuta dagoela azaldu dute. “Horrela, plan eta ekimen guztiak koordinatuta daude eta herriko ikuspuntua eskualdeko testuinguruan ere kontuan hartzen da”.