
Pozik da, baina amesgaiztoaren amaiera “berandutxu” datorrela esan du
Egunkaria-ko auzipetu Joan Mari Torrealdai foruarrak. 11 urte eta 8 hilabeteren ostean artxibatu dute
Egunkaria auzia, bere osotasunean. “Hala ere, kaltea egina dago, eta justizia egiterik ez dago. Euskaldunon Egunkaria itxi zuten, hainbat jende lanik barik utzi zuten… Kalte fisikoak, psikikoak, ekonomikoak, familiakoei egindako kalteak… Ze konpentsazio dauka horrek?. Eta ez naiz konpentsazio ekonomikoaz ari. Azken batean, biktimak gara, Estatuaren biktimak, eta Guardia Zibilaren paranoien biktimak. Egunkaria auzia asmatua izan zen, eta Gomez Bermudez epailearen autoak hori dio; alegia, auzia zabaltzeko oinarririk ez zegoela. Egindako kalteak ez du atzera bueltarik, baina 11 urte eta 8 hilabeteren ostean diozu: Bukatu da? Bai, bukatu da!”.