
Aulestiarrak 603 kiloko harriarekin 70 untzako marka egin du, eta txapela, manta eta 750 euroko saria irabazi ditu. Bigarrena Joseba Azkonobieta gipuzkoarra izan da, eta 650 euro jaso ditu. Hirugarren Maider Uriarte aulestiarrak egin du, eta 575 euro jaso ditu.
Hala, Unai Aresti Laukizko bizilagunak laugarren egin zuen, eta 525 euro jaso zituen saritan. Bestalde, Goietas tabernako kideak bosgarren eta seigarren sariak jaso zituen: 500 eta 475 euro.
Aurtengoak, 29. probak izan dira, eta zapatu gauean, eta domeka arratsaldean lehiatu dituzte. Ispasterko harria erabili dute probetan.