
Kobazuloan izandako aurkikuntzen berri emango dute Lekeitioko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Ondareen Jardunaldien baitan antolatutako hitzaldietan.
Lumentza, lehen etxea izeneko hitzaldiak eguenean eta zapatuan izango dira Azkue Aretoan.
Madeleine aldian margotutako bi bisonte eta zaldi baten burua aurkitu zituzten Lumentxa kobazuloan, eta margoen aurkikuntza egin zuten
bi arkeologoek, Diego Garate eta Joseba Rios, azalduko dituzte Lumentzako kobaren sekretu guztiak. Diego Garate Bilboko Arkeologia Museoko arkeologoa da, eta Joseba Riosek CENIEH Giza Eboluzioari buruzko Ikerketa Zentroan dihardu lanean. Eguenean, 19:00etan, euskaraz izango da hitzaldia eta zapatuan, 12:00etan gazteleraz.
«Beste hainbat konturen artean, hitzaldiotan azalduko dute zelan Lumentzako koba, duela 18.000 urte inguruz geroztik erabili ohi zutela gizakiek, eta orain dela 12.000 urte ehiztari/biltzaileek okupatu zituztela, eta kobazuloaren hormetan bi bisonte handitsu eta zaldi bat margotu zituztela», aurreratu dute ekitaldiaren antolatzaileek.