Markina-xemeingo Karmen jaietako argazki eta margo lehiaketa amaitzear
2014ko karmenetako argazki eta margo lehiaketara beharrak aurkezteko epea datorren azaroaren 28an amaituko dela gogorarazi du Kultura batzordeak. Margoek eta argazkiek jaietako ekintzetan hartutakoak edota gaiarekin zerikusia duten jardueretakoak izan beharko dute, eta JPEG formatuan aurkeztu behar dira. Lanak gutun-azal batean aurkeztuko dira udaletxeko harreran.