
Ikasturte berriko ekintzen aurkezpena egingo du Mutrikuko Gure Esku Dagok bihar 19:00etatik aurrera.
Zabiel Kultur Etxean ipini dute hitzordua, eta aurkezpena egiteaz gain, bidez batez, Gure Esku Dago egunean egindako bideoaren proiekzioa eta ekainaren 8an Bergaran jasotako irudiak eta bideoak erakutsiko direla aurreratu dute Mutrikuko taldekoek.
Herritarrei bihar iluntzeko ekitaldian parte hartzeko deia egin diete. “Ikasturte berriarekin abiatu gara Mutrikun Gure Esku Dago taldekoak. 2014-2015 ikasturtean egin beharreko ekintzak antolatu eta martxan jartzeko berriro ere zuen laguntza behar dugu. Badakigu bakoitzak bere lanak, ardurak, nahiak eta ezinak dituela, baina erabakitzeko eskubidearen alde hondar aletxoren bat jartzeko gogorik baduzu, hemen gauzkazu ateak eta leihoak zabalduta”.