Sardina asko porturatzen jarraitzen dute arrantzaleek Ondarroan

https://www.youtube.com/watch?v=GLODeIlmVWo Azken egunotan turrun hotsa ez da gelditu ere egin Ondarroan. Baxurako txalupak joan-etorrian dabiltza sardina ekarri eta ekarri. Herenegun iluntzean, esate baterako, hainbeste sardina porturatu zen Kalare Deuna Kofradian.

Azken egunotan turrun hotsa ez da gelditu ere egin Ondarroan. Baxurako txalupak joan-etorrian dabiltza sardina ekarri eta ekarri. Eguazten iluntzean, esate baterako, hainbeste sardina porturatu zen Kalare Deuna Kofradian. Sardineta “polito” doala nabarmendu du Eusebio Arantzamendi Ondarroako Kofradiako lehendakariak. “Ez dira porturatu kopuru handiak, baina apurka-apurka arraina sartzen ari da. Oraingoz sardina kostera ederto doala deritzogu”. OLYMPUS DIGITAL CAMERA Horrez gainera, orain gutxi arte sardina bentan ondo saldu eta ordaindu dela azpimarratu du Arantzamendik. “Asteon 0,70 zentimo inguraino bajatu dela uste dut, baina, aurretiaz askosaz garestiago ibili da. Bidezko prezioak ordaindu zaizkie arrantzaleei. Bestalde, tamaina politeko sardinak harrapatu dituzte aurtengo kosteran, gainera”. Kalare Deunako Kofradiako lehendakariaren iritziz, bestalde, aurtengo hegaluze kanpaina aspaldi urteetako eskasena izan da. “Hori dela eta, txalupak iazko aldean arinago hasi dira sardinatan”. Orokorrean, Ondarroako jaien ostean hasi zuten sardina kanpainagaz pozik dago Arantzamendi. Hala ere, arraina urruti dagoela deritzo. “Hamar bat orduko tokian dago orain momentuan sardina. Ondarroatik 100 miliara daude, oso urruti. Frantziako kostan, Archachon eta Burdeos bitartean. Aste batzuk arinago, Ondarroatik hurbilago ere egon da”.