‘Sarearen oihua’ film laburra estreinatuko dute barikuan Ondarroako Etxelilan

Sarearen oihua dokumentala estreinatuko dute bihar Ondarroako Etxelilan, 19:00etan. Proiekzioa 7 Emakume en Movimiento taldeak antolatuta dago. Film laburra Arantza Ibarra ondarrutarrak eginda dago eta proiekzioa egin aurretik Ibarrak lanaren aurkezpena egingo du Etxelilan. Dokumentala Lea-Artibai eskualdeko hainbat eragile eta herritarrek ginekologi zerbitzu integral baten alde egindako ekintzatik abiatuz sortu zen; eskaera horien borrokaren isla da.
GINEKOLOGIA_ZERBITZUAN_MUR-2

Maiatzean Lea-Artibaiko herritarrek ginekologia zerbitzu integrala eskatzeko egindako ekimena.

Argentinako zinemaldian. Buenos Aireseko (Argentina) Nazioarteko Libercine Zinemaldian proiektatzeko aukeratua izan zen, Panorama Documental izeneko atalean; Ibarraren lana mundu guztiko dokumentalen artean aukeratua izan zen. Libercine maiatzaren 21ean ospatu zen eta ondarrutarraren lanak «oso harrena ona» izan du Argentinan. Proiekzioa antolatzeaz gain, 7 Emakume en Movimiento taldeak Marasmateli izeneko erakusketa ere antolatu du. Erakusketa horrek Lea-Artibaiko herritarrek ginekologia zerbitzu integrala aldarrikatzeko egindako Marasmateli ekintzan du oinarria; erakusketa urriaren 30era arte egongo da ikusgai, Etxelilan. Erakusketa martitzenetik barikura 16:30etik 20:30era ikusi ahalko da.