
Lumentza Mendi Taldeak antolatuta, Lea-Artibaiko mendi taldeen irteera bateratua egongo da domekan. Ipergorta mendira (1235m) joango dira oraingoan mendizaleak, Gorbeia mendilerroaren inguruak ezagutu ahal izateko.
Ibilbidea zazpi ordukoa izango dela aurreratu dute Lumentzakoek, gorako malda eta beherakoa, bestalde, 1.085 metrokoa eta 906 metrokoa izango dira.
Markina-Xemeindik irtengo dute Arabarantz mendizaleek. Autobusak 07:30ean irtengo du geltokitik.