
Lau saioko ikastaroa antolatu dute gazteek Aittitta Txiki kultur elkarteagaz batera.
Hamar pertsonentzako lekua egongo da gehienez, eta talde bakoitzak irakasleagaz zehaztuko dituela egunak azaldu dute.
Izena emoteko azken eguna urriaren 31 izango da. Horretarako
lekittokogaztetxia@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar da. Pertsonako 10 euro balioko ditu ikastaroak.