Garapen berriak aurkeztu ditu Leartikerrek nazioarteko FAKUMA Azokan

Leartiker Fakuma

Friedrichshafen-en (Alemanian) ospatu den FAKUMA plastikoak prozesatzeko nazioarteko azokan izan dira Leartiker-eko tekniko espezialistak.

Jose Javier Egurrola, Leartiker Polymer R&D-ko zuzendariak, mota honetako ekitaldietan parte hartzearen garrantzia azpimarratu du, Material berrien azterketetan, diseinuan eta prototipoen garapenean interesatuta dauden nazioarteko enpresa askorekin harremanetan jartzeko aukera ematen bait du. “FAKUMAn izatea, plan estrategikoaren baitan nazioartekotzearen estrategian oinarrituta dago, Europan duen presentzia handitzeko asmoz”, azaldu du.

Ohiko zerbitzuez gain, materiale eta produktuen diseinua eta prozesuen karakterizazioa eta 3D inprimatzeko merkatuan Tumaker enpresagaz duen lankidetza aurkeztu du Leartikerrek. Gainera, materiale espezifikoak garatu dituzte 3D inprimagailuetarako.

FAKUMA azoka hamabi aretok osatzen dute eta 1700 erakusketari baino gehiago daude, lehengaietara eta eraldaketa prozesuetara bideratuta daude arlo nagusiak. Bisitarien artean, Italiako eta Suitzako publikoa izan arren gehiengo handiena alemaniarra da. Era berean, nabarmentzekoa da, Errusiako enpresen interesa prozesuen eta materialen garapenean.

30 urte baino gehiagoko historian, plastikoaren industrian nazioarteko Fakuma azoka, plastikoak prozesatzeko enpresentzat funtsezko bilera bihurtu da.