
Auzokonposta egiteko beste gune bat ipini dute Ondarroan, institutuaren alboan. Lehen txakurrek kaka egiteko zegoen tokian bertan moldatu du Ondarroako Udalak.
Familia bakoitzak bere giltza eta edukiontzi marroia ditu bertan bere etxeko jatekoak botatzeko. Ondarroako Udal Ingurumen batzordeak azaldu duenez, gainera, «momentuz, 14 familiak eman dute izena proiektuan».
Batzordea pozik agertu da Kamiñazpikoaren ostean bigarren gunea ireki ahal izan dutelako. Hala ere, etorkizunerako beste sistema masiboago bat aztertzen ari da udala. «Auzokonposta egiteko leku batek toki asko behar du, eta Ondarroa guztiarentzako ezingo zen alternatiba bat eman. Beste alternatiba batzuen bila ari gara».