
Nahia Quincoces, Gorbeia Suzien proban /Oier Elorriaga
425 parte hartzaile izan ziren zapatuko proban, Gorbeia mendian, eta sailkapen orokorrean 56. helmugaratu zen Lekeitioko kirolaria. Ionut Zincak irabazi zuen Gorbeia Suzien proba, 2.46.16ko denborarekin. Quincocesek 3.31.46ko marka egin zuen, emakumezkoen kategorian irabazle izan zen Maite Maiora (3.14.42) baino segundu batzuk beranduago helmugaratuz.
Artibai taldeko Arkaaitz Galindez, berriz, 61. postuan helmugaratu zen
sailkapen orokorrean, 3.33.46ko denbora eginez.