
Aitxulua, Gautegiz Arteagako saioan
Gautegiz Arteagako herriko frontoian jokatu da asteburuan #Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren saioa, eta
Oihana Bartra Arenas bilbotarrak eskuratu du finalaurrekoetarako txartela.
Bertsozale mordoa elkartu ziren Gautegiz Arteagako herriko frontoian, 250 lagun inguru.
Bertsotan aritu ziren Aitor Arrutia Azkueta, Inazio Vidal Gurrutxaga, Itxaso Paia Ruiz, Josu Landeta Egurrola, Lander Ibarluzea Bikandi
Aitxulua eta Oihana Bartra Arenas. Ariketa guztiak egin ostean, Bartra Arenasek 344,5 puntu eskuratu zituen. Gainerako bertsolariak puntuazioaren zain geratu ziren: Josu Landeta Egurrola (342 puntu), Aitor Arrutia Azkueta (341,5 puntu),
Lander Ibarluzea Bikandi Aitxulua (339 puntu), Inazio Vidal Gurrutxaga (319 puntu) eta Itxaso Paia Ruiz (316,5 puntu).
Sariak banatzen Bizkaiko Bertsozale Elkarteko zuzendaritzako kide Moises Enbeita Ealo muxikarra eta Gautegiz Arteagako alkate Juan Felix Naberan egon ziren. Gai emailea Bernar Mandaluniz Plaza izan zen. Eta epai-
mahaian, besteak beste, Ander Txakartegi Basterretxea berriatuarra, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa gernikarra eta Mirari Azula Aurrekoetxea lekeitiarra aritu ziren. Idazkari lanak, bestalde, Itziar Basterretxea Olarreaga ondarrutarrak egin zituen.
Hirugarrena Mungiara bidean
Mungian izango bertsolari txapelketaren hirugarren saioa, datorren zapatuan, urriak 25: taula gainera igoko dira Jon Rementeria eta Julen Ibarguengoitia gernikarrak, Joseba Artza etxebarritarra eta Eneko Abasolo Abarkas, Gorka Lazkano eta Peio Ormazabal.