Lumentza, lehen etxea: Goi Paleolitoko labar-pinturak izenburupean egin dira bi hitzaldiak Lekeition. Bietan
Diego Garate eta
Joseba Rios arkeologoak izan dira hizlariak. Eguenean euskarazko saioa eskaini zuten, 19:00etan, Azkue aretoan. Bigarrena, gaztelaniaz, zapatuan izan zen, 12:00etan.

Bi hitzaldietan 55 lagunek parte hartu dute. Besteak beste, hitzaldietan, Garatek eta Riosek Lumentzako pinturen garrantzia azaldu zuten; biek aurkitu zituzten pinturak eta horien garrantzia “ondo baino hobeto azaldu” zutela esan dute Lekeitiko udal ordezkariek. “Lea-Artibai eskualdea oso garrantzitsua da, bereziki, Paleolito amaierako
Madeleine izenarekin (14.000-13.000) ezagutzen den kultura aztertzeko”. Izan ere, arkeologoen esanetan, garai horretako “tresneria aberatsa” aurkitu da inguruko aztarnategietan. “Labar pinturak baino ez ziren falta Lea-Artibain eta azkenik agertu dira, izan ere, ohikoa da aipatutako
Madeleine kultura honetako aztarnak dauden tokietan pinturak ere agertzea”.
Madeleine kulturako azken ehiztari biltzaileen kultura, bada, Lea-Artibain “oso ondo islatuta” dagoela diote arkeologoek.
Hitzaldiek eskotarako eman zuten baina denaren gainetik, publikoak balorazio ona egin duela esan dute Lekeitioko udal ordezkariek: “
balorazioa ezin hobea izan da”.