Mutrikuko 2015eko udal ordenantzen inguruko bilera egingo da bihar, Zabielen
Batzarra herritar guztiei zabalik egingo da eta 19:00etan hasiko da. Besteak beste, “azken urteetan ohitura izan den moduan”, datorren urteko udal zerga eta tasen inguruan Osoko Bilkurara aurkeztuko duten proposamena azalduko dute udal ordezkariek. Bileraren helburua, herritarren iritzia eta ekarpenak jasotzea da; baita eduki ditzaketen zalantzak eta galderak argitzea ere.