Alustiza eta 'Bat' txakurra nagusitu dira Muniozgurengo artzain txakur txapelketan

pnga_erakutsi287 puntu lortu zituzten nafarrek, eta bigarren sailkatuarekiko lau puntuko aldea baino ez zuten izan. Hain zuzen ere, Txiki txakurragaz Kepa Ardanza bizkaitarrak egin zuen bigarren. Hirugarrenak Fernando Etxebarria arabarra eta Argi izan ziren, 277 puntugaz. Antonio Alustizak bi txakurgaz parte hartu zuen; Bat-egaz txapelketa irabazi zuen, eta Jai-gaz egindako lanari esker, laugarren postua eskuratu zuen 271 puntugaz. Gipuzkoako ordezkari bakarra, Juan Jose Arrizabalaga, izan zen bosgarrena. Hark, Azkar txakurragaz 269 puntu lortu zituen. 214 puntugaz, Aitor Urien bizkaitarra eta Nabarro txakurra seigarrenak izan ziren, eta 208 punturekin Xarpa eta Xabier Urien izan ziren puntu gutxien batu zituztenak. Domeka eguerdian lehiatu zuten txapelketa Ziortza-Bolibarren, Muniozgurengo zelaian. Eguraldia lagun, eta trikitixa doinuek alaituta, giro polita izan zuten. Antolatzaileek esan dutenez, txakurren ikuskizuna bertatik bertara jarraitu zuen jende askok. Gainera, lehia amaitu ostean egindako bazkarian ere herritar asko batu ziren.