https://www.youtube.com/watch?v=eABQkhg5CIc Ondarroako udaletxe zaharreko teilatua konpontzen ari dira egunotan. Udaletxe zaharraren inguruko orografiak tamaina handiko kamioiak bertaratzea ezinezkoa egiten duenez, Kantoipe kalean jarritako garabi handi batetik ari dira jasotzen hara eraman beharreko material guztiak.