
Abaroa Prozesuak bere jaia ospatuko du katu baltzagaz batera, azaroaren 8an, eta prestatzeko asanbladak egingo dituzte bihar eta azaroaren 6an.
«Asanbladetan erabakiko dugu ze ekimen antolatuko ditugun Abaroaren Jaian», azaldu dute prosezuaren bultzatzaileek. Hori dela eta,
Ikusgarri Aretoan 19:00etan izango den asanbladan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak. «Norbanako moduan ideiarik badaukazu edo zure kultur edo kirol taldeko proposamenen bat ekarri nahi baduzu, etorri bihar asanbladara», esan dute.