
Emakumeentzako Jabekuntza Ikastaroen barnean emakumeon autonomia sustatzeko helburuarekin antolatu zituzten ekitaldiak. Ikastaroa guztiz praktikoa izan zen, eta parte hartu zutenek “benetan lagungarria” izan zela jakinarazi dietela azaldu du udalak. “Talde polita batu zen plazan eguraldi ederrak lagunduta eskuak zikindu eta ikasteko prest”.