
Herriko tabernen sententziak irten zuenetik helburu berriak ipini zieten euren buruari Mutrikuko Zubixa herriko tabernako kideek. “LIBRE dinamikatik taberna hemendik urtebetera ixtera etorriko direla aurreikusten da. Tarte horretan tabernari bizitasuna emateko eta bere izaera politikoa berreskuratzeko eta lantzen jarraitzeko, hilero ekimen desberdinak egingo dira”.
Hilabete honetan internazionalismoaren inguruko bideo proiekzio bat emango da hitzaldi eta guzti domekan [urriak 26], 18:00etan, Zubixa tabernan bertan. Hizlaria Julen Zulaika euskal internazionalista izango da. “Gai hau aukeratu dugu, irailak 30ean, 30 urte betetzen direlako Pakito Arriaran el Salvadorren erail zutenetik. Ekimena berari omenaldi txiki bat egiteko aprobetxatuko dugu”.