Euskal Herriaren
burujabetza feminista erdiesteko jarduna egokitzeko beharra ikusi du Bilgune Feministak, eta horren inguruko eztabaida bultzatzea izango da abenduaren 13an Ondarroan ospatuko den topaketaren helburua. Bilgune Feministaren arabera, “Euskal Herria eta feminismoak aldatu eta patriarkatuak forma berriak hartu baditu ere, duela hamabi urte Bilgune Feminista sortu zeneko plan estrategikoa ardatz hartuta egin da gaur arteko bidea”. Euskal Herrian burujabetza feminista bat eraiki nahi duten pertsona guztiekin partekatu nahi dute hausnarketa, eta estrategia berria feminismotik Euskal Herriaren aldaketa etorriko dela sinisten dutenekin adostuko dute.
Datozen asteetan emango dute topaketaren inguruko informazio guztia, baita izena emateko egin beharrekoen azalpena ere.
Bilgune Feministaren oharra