
Erdotza etorbideko guztien adarrak moztu zituzten atzo goizean udaletxeko beharginek, eta adarrak eta hostoak birrintzen ibili ziren makinagaz, hondakin guztiak birziklatu eta konpost bihurtzeko. Herriko bananondo guztiak inausiko dituzte, beraz, Atxondo kiroldegiaren ondokoak mozten jarraituko dute. Herriko beste arbolak urtarrila eta otsaila bitartean inausiko dituzte.