Ondarroako herriguneko zirkulazioa itxita dago, udaletxe zaharrean egiten ari diren beharrak direla eta
https://www.youtube.com/watch?v=eABQkhg5CIc
Ondarroako udaletxe zaharreko teilatua konpontzen ari dira egunotan. Udaletxe zaharraren inguruko orografiak tamaina handiko kamioiak bertaratzea ezinezkoa egiten duenez, Kantoipe kalean jarritako garabi handi batetik ari dira jasotzen hara eraman beharreko material guztiak.
Ondarroako udaletxe zaharreko teilatua konpontzen ari dira egunotan. Udaletxe zaharraren inguruko orografiak tamaina handiko kamioiak bertaratzea ezinezkoa egiten duenez, Kantoipe kalean jarritako garabi handi batetik ari dira jasotzen hara eraman beharreko material guztiak. Hain zuzen ere, garabia Urrosolo bitxitegiaren ondoan ipinita dago, eta duen tamainagatik, ezinezkoa da bertatik eguneroko zirkulazioa pasatzea.
Hori dela eta, beharrek irauten duten bitartean, herrigunea eguneko 24 orduz zirkulazioari itxita egongo dela jakinarazi du Ondarroako udaltzaingoak. “Herrigunea itxita dagoela adierazten duten seinaleak ipinita ditugu herriko hainbat tokitan: haurtzaindegi parean eta musika eskolako parean, esateko baterako”. Oinezkoek ibilgailuentzat itxita dagoen tokitik pasabidea badutela argitu dute udaltzainek, “baina kasu batzuetan, herritarren segurtasuna bermatzeko, bidea guztiz itxi egin behar izan dugu. Atzo, adibidez, horrela gertatu zen”.
Udal ordezkariek aldiz, bidea ahalik eta arinen ireki nahi dutela nabarmendu dute. “Datorren asterako herrigunea irekita gelditzea nahi dugu. Eguraldiak laguntzen badu behintzat, horrela izango da”.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.