Lekitto Bedarrak Usotegi Eguna ospatuko du etzi, egindako lan guztia erakutsiz

https://www.youtube.com/watch?v=MyjxZkrpBOE Taldeak goiz osoko egitaraua prestatu du eta ospakizunagaz, orain arte taldeak Usotegin egindako lana herritarrei erakustea da helburua. Aurtengo ospakizunean, taldeak «jauzi handia» emango duela azaldu dute taldeko kideek.

Taldeak goiz osoko egitaraua prestatu du eta ospakizunagaz, orain arte taldeak Usotegin egindako lana herritarrei erakustea da helburua. Aurtengo ospakizunean, taldeak «jauzi handia» emango duela azaldu dute taldeko kideek. «Estreinako iaz egin genuen Usotegi Eguna eta aurten bertoko nekazaritza bultzatu nahi dugu ospakizun handian». Horrela ba, asmo horri jarraituz, aurten, merkatu plazara joaten diren baserritarrak Usotegin egongo dira etzi. «Berton egindako bertoko produktuak salduko dituzte». Horretarako baina, Lekitto Bedarrekoek baldintza bakarra ezarri dute: «Bakarrik merkatu plazara joaten direnek parte hartu ahalko dute; edonork ezin du parte hartu». Haiekin batera bertoko sagardo ekoizleak ere gonbidatu dituzte eta Usotegin egongo dira etzi. «Berton ibiltzen den gazta ekoizlea ere egongo da. Orokorrean postu asko ez dira egongo baina hiru edo lau egongo dira».
IMG_6601(1)

Lekitto Bedarreko kideak, Usotegin.

Guzti horri bultzada emateko, taldeak Jakoba Errekondo Euskadi Irratiako Landaberri saioko aurkezlea gonbidatu du. «Errekondok 30 urte betetzen ditu aurten Landaberri hasi zuenetik eta saioa zuzenean Lekeitiotik egiteko eskatu diogu».

Besteak beste, merkatu plazako merkatariak eta Jakoba Errekondo egongo dira zapatuan Usotegin; eguraldi txarragaz ekintzak merkatu plazan egingo direla iragarri du taldeak

Orokorrean, eguneko protagonistak merkatu plazara joaten diren baserritarrak eta Errekondo izango direla argi utzi dute taldeko kideek. Errekondok, gainera, Usotegiko landareak ere aztertuko ditu. «Gai monotono baten inguruan berba egin ordez, Usotegin landatuta ditugun landareen inguruan berba egingo du; bisita Errekondok berak gidatuko du». Euriagaz merkatu plazara. Euria egingo balu, ostera, ekintza guztiak merkatu plazan egingo direla jakin eragin dute taldeko kideek. «Usotegi Eguna izan arren, bertara eroango ditugu ekintza guztiak. Ez da lekurik onena, baina baserritarrak bertan egon ahalko dira eta musika ere egongo da. Kasu horretan, Errekondok eman beharreko tailerra bertan behera geratuko da eta gai konkretu baten gaineko berbaldia eskainiko luke». Hori guztia antolatzeaz gain,  Traola Produkzioakeko Xabier Villalba lekeitiarrak bideoa egin die, Usotegi Eguna iragartzeko. «Zineman ere proiektatu da».

Usotegi Eguneko egitaraua
  • 09:15. Jakoba Errekondogaz zuzenean Landaberri Euskadi Irratiko saioa.
  • 10:00. Harrera eta jardunaren gorabeheren argibideak.
  • 10:05. Merkatu plazako ortuarien salmenta; sagardo eta gazta ekoizleak ere egongo dira.
  • 11:30. Jakoba Errekondoren tailer gidatua: Usotegiko ortuaren azterketa.
  • 12:30. Ortuko produktuekin egindako pintxo dastaketa.
  • Goiz osoan. Argazki erakusketa, landaketen egutegiaren osaketa, orturako aholkuak, musika…
Argazki galeria [nggallery ID=201]