2013ko egutegi lehiaketako irabazlea: Ispasterko Maria Fuentes
2015eko egutegi lehiaketan parte hartu nahi duenak azaroaren 19a orduko aurkeztu beharko du bere lana Lea Ibarra Udal Mankomunazgoan edota berau osatzen duen edozein herritako udaletxean. Horretarako aukera, baina, astelehenetik barikura, 09:00etatik 14:00etara izango du parte hartzaileak.
Aurrekoetan bezala, aurten ere, argazki, marrazki edo ordenagailuz egindako edozein konposaketa aurkeztu beharko dute parte hartu nahi dutenek aipatu lekuetan; betiere, DIN A3 tamainan (bertikala).
Gaia “Lea Ibarra” izanik, aurkezten dituzten lanek “Lea Ibarra – 2015” testua eraman beharko dute. Halaber, lan horiek bi gutun-azaletan aurkeztu beharko dituzte; lehenengo gutunazalean lana sartu beharko dute, eta bigarrenean, berriz, egilearen datuak (izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa).
Parte hartzen duten horien artean onenak 500 euroko saria jasoko duela jakinarazi du Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoak. Gainera, lan irabazlea Lea Ibarreko 2015eko egutegian bilduko dutela azaldu du.