Udalbiltzari diru ekarpena egiten dioten udalen kontra egin du Carlos Urquijok
Udalbiltzak jakitera eman duenez, Carlos Urquijo Espainiako Gorbernuaren EAEko bozeramailea «sistematikoki helegiteak jartzen ari da» auzitegietan Udalbiltza Partzuergoari diru ekarpena egiten dioten udalen ebazpenen aurka. Momentuz hamazortzi dira errekerimendua jaso duten udalak, tartean Ondarroako Udala. Udalbitzaren arabera, baina, «beste askok» ere jaso dezakete helegitea. Lehen epaiketa azaroaren 11n abiatuko da, Irurako udal akordio baten aurka; Ondarroako Udalak apirilean dauka bista.