Arnasa elkarteak jaia egingo du azaroaren 8an Ondarroan
https://www.youtube.com/watch?v=tUZPDVCFLD0&feature=youtu.be Arnasa, Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren elkarteak eta Irrien Lagunak Gizartekintza proiektuak elkarlanean prestatu dute datorren asteko jaialdia. Gaur Ondarroako prentsaurrekoan egon direnek jaialdia "parranda" handi bat izango dela aurreratu dute, zuzeneko dantzaldi eta guzti. Azaroaren 8ko Arnasa elkartearen jaian Ane Pirata, Martin Bertso, Tiritatxo eta Largabista egongo direla aurreratu du Ane Piratak. Mundu guztia dantzatzera gonbidatuta dagoela nabarmendu du. "Dantzan jarriko ditugu Ondarroako eragile ezberdinak".
Osasun arazo larriak eragiten dituen gaixotasun kroniko eta herentziazkoa da. Birikiei eta digestio aparatuari eragiten dio.Fibrosi kistikoa osasun arazo larriak eragiten dituen gaixotasun larri kroniko eta herentziazko dela azaldu du Uribek. “Gainbeheran datorren gaixotasun da, eta batez ere, birikiei eta digestio aparatuari eragiten dio. Gaixotasuna kontrolpean izateko, etengabeko zaintza behar dute gaixoek biriki eta digestio aparatuetako zailtasunei aurre egiteko”. Horrez gain, gaixoek fisioterapia saioak derrigorrezkoak dituztela azpimarratu du Arnasa elkarteko kideak. “Akaso, medikazioa baino beharrezkoagoa dute askotan. Gure helburua honekin jaialdiekin eta ekintza ezberdinekin diru laguntzak lortzea da. Ez dugu jasotzen inongo laguntasunik behar duten eguneroko fisioterapia saioentzako. Gaixoa ondo egoteko, euren bizi kalitatea ona izateko eta bizi iraupena luzatzeko, fisioterapia egunerokotasunean sartzea beharrezkoa ikusten dugu”. Uriberen ostean, Rakel Elu ongizate zinegotzia izan da berba hartzen hurrengoa. Eluk gizartegintza esparruan murrizketak asko izan direla nabarmendu du. “Herrian hainbat arazo ezberdin daudela ikusten dugu, eta zoritxarrez batzuk ume-umetatik hasten dira horrelako gaixotasunekin. Hain gazteak eta hain umeak direnean, orduan eta min gehiago ematen du. Zoritxarrez, arlo sozialean gero eta murrizketa gehiago dago eta gehien behar duenari kentzen diote”. Jarraian, Ane Piratak Irrien Lagunak Gizartegintzaren helburuak zeintzuk diren azaldu ditu. “Gure helburuetako bat elkarte hauek egiten duten egunerokoak, edo beraiek eduki ditzateken arazoak, gizarteratzea da. Arazo edo egoera horiek ez direlako familiarenak, gizarte osoarenak direlako baino. Ekimen ezberdinak egiten ditugu beraiekin batera, eta urtean behin beraien eguna ospatzen dugu, beraien errealitatea plazaratzeko asmotan. Penak eta guzti horiek alde batera utziko ditugu eta egunaz disfrutatuko dugu”. Azkenik, Martin Bertsok herritarrei bertsotan luzatu die gonbidapena irrintzi eta guzti. Jaialdirako sarrerak Ondarroako turismo bulegoan, Kurike paperdenda eta herriko ikastetxeetan erosi daitezke. Horrez gain, Iñigo Martinez, Eñaut Zubikarai, Asier Illarramendi, Nagore Osoro, eta hainbat kirolarien kamisetak zozkatuko dituzte. Besteak beste, Aurrera kirol taldeko materiala eta San Mames zaharreko zati bat ere zozkatu direla ere aurreratu dute. Zozketako zenbakiak gaurtik aurrera salgai egongo direla nabarmendu dute Arnasa elkarteko kideek. “Jaialdiaren egunean bertan zozkatuko dira”. Noemi Uribe Arnasa elkarteko kideak gaineratu duenez, elkarteak jasotzen duen edozein laguntza mota ongietorria izango da. “Nahi duten herritarrek guregana hurbildu besterik ez dute egin behar. Edozein informazio emateko prest gaude beti ere. 675 702 544 zenbakira deituz gero lasai asko atendituko ditugu”. Era berean, Arnasa elkartea diruz laguntzeko bazkide bila dabiltzala ere gogora ekarri du Noemi Uribek. Arnasa elkartean bazkide egiteko kupoia ARNASA ELKARTEAREN ALDEKO JAIA. EGITARAUA:
- 11:00-14:30: Informazio guneak Itsasaurre eta alde zaharrean.
- 12:30-14:30: Haur eta gazte gunea Itsasaurren. Jolasak Txirrimorraski ODLT taldearekin. Ohial ikastaroa Nahia Iparragirrekin.
- 16:30: Kalejira Alamedatik kiroldegira. Txirrimorraski eta Berriatuko musika eskolako Triki Pan taldearekin.
- 17:00: Irrien lagunen jaialdia. Ane Pirata, Tiritatxo, Largabista eta Martinber. Kukai dantza taldea. Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabal. Zubi zahar herri ikastola. Txomin Agirre ikastola. Zaldupe eskola publikoa. Baleteko taldea. Kirolariak. Tramana eta Brix antzerki taldea. Marabilli. Musikeruk. Txirrimorraski. AEK. Arnasa elkartea