Zazpigarren urtez jarri du martxan lehiaketa. Kontakizun biren hasierak aurkezten dituzte lehiaketa horretan, eta parte hartzaileek amaitu egin beharko dituzte. Istorio horietako bat euskaraz izango da, eta bestea gazteleraz. Euskarazkoa (Argazki kamera), gainera, Ana Urkiza ondarrutarrak hasiko du, eta, gaztelerazkoa (Delito al azar), berriz, Ivan Repila bilbotarrak.
Bizkaitarren literatur sorkuntza sustatzea helburu duen lehiaketa horretan, 16 urtetik gorakoherritarrek parte hartu ahal izango dute, eta inoiz argitaratu ez diren lanak aurkeztu beharko dituzte 2015eko otsailaren 20a orduko.
Aldundiak jakinarazi duenez, «aurreko bi edizioetan lehenengo edo bigarren saria jaso zutenek ezin izango dute lanik aurkeztu; ez, behintzat, saria irabazi zuten modalitatean». Gainontzeko modalitateetan parte hartzeko aukera, berriz, izango dute. Iaz, esaterako, 85 perrsonek hartu zuten parte: 11 lagunek euskarazko lanean, eta gainontzekoek gaztelerazkoan.
Ana Urkiza ondarrutarra, epaimahaikide
Parte hartzaileen artean gaztelerazko eta euskarazko kontakizun onenak Liburuaren Nazioarteko Egunean argitaratuko dituzte, apirilaren 23an. Horiek zeintzuk diren jakiteko Ondarroako Ana Urkiza izango da Repilagaz batera. Gizarte eta Informazio zientzietan lizentziaduna da Urkiza, eta hainbat liburu eta lan argitaratu ditu: narratiba laburrak, poesia, saiakera, biografia eta haur eta gazte literatuta, besteak beste.