Gure Esku Dago ekimenak Azaroaren 8an Donostiako Zurriolako hondartzan egingo duen mosaiko erraldoia osatzera joateko txartelak 19:00etatik aurrera egongo dira eskura, gaur [urriak 30], Kontzekupean.
Beste bi egun gehiago ere egongo dira txartelak erosteko: zapatuan, 12:00etatik aurrera, eta azaroaren 6an, eguena, 19:00etan hasita. Bi egun horietan ere, mahaia, Kontzekupean egongo da.
Donostiako mosaikoa egiteko
5.000 lagun elkartzea dela helburu azaldu dute Markina-Xemeingo Gure Esku Dago taldekoek eta parte hartzera animatu dute.