Emakume bi zauritu dira gaur Berriatuan izandako auto istripuan
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gaur 13:40ak aldera gertatu da istripua. Iturri beraren arabera, auto bik talka egin dute aurez-aurre BI-2405 errepidean, Berriatua parean. Hain zuzen, Milloi gainan gertatu da istripua Peugeot 306 eta Citroen X-sara Picasso markako auto bik elkar jo dutenean. Istripuaren ondorioz, 42 eta 34 urteko emakume bi zauritudira, eta Segurtasun Sailetik jakinarazi dutenez, Galdakaoko eta Gurutzetako ospitaletara eraman dituzte anbulantzian.
Talkaren ostean, auto biak errepidean gurutzaturik geratu dira, eta, hori dela eta, errepidea itxi egin behar izan dute, Markina-Xemeinerako noranzkoan. Bien bitartean, ertzainek zuzendu dute bertako trafikoa.