Mutrikuko Gaba Beltzak, iaz ez modura, aurten hiru eguneko egitaraua ekarriko duela aurreratu dute antolatzaileek. Herritar eta gustu guztietantzako egitaraua prestatzen saiatu dira. Urtero bezala, herritarrei eta inguruko herrietatik etorriko diren bisitariei beltzez janzteko deia luzatu die Gaba Beltza antolatzen duten guztiek. “Urteroko giro ilun hori mantendu nahi dugu asteburuan”.
Ekimenak bihar gauean hasiko dira
Joxean’s Hileben pelikula euskaldunaren emanaldiarekin. Hain zuzen ere, 22:00etatik aurrera, Xabier Padin berriatuarrak eta BeƱat Ituarrioz ataundarrak zuzendutako
Ataun of The Dead film laburraren bigarren zatia proiektatuko da Gaztetxean Mutrikuko Zine Forum taldeko kideen eskutik.
Zine Forum taldekoek aurreratu dutenez, gainera, biharko pelikulak ikasturte berriari hasiera emango dio. “Pelikula hau euskal produkzio bat da, eta bertan parte hartu duten lau kide bertan egongo dira gurekin batera. Sarrera doakoa izango da. Bestalde,
Ataun of The Dead bildumako film biak proiektatzeko asmoa dugu”.
Urriaren 31, aldiz, gaurik bildurgarriena ospatuko dute Mutrikun. Besteak beste, Talaixako Mamua Beheko Plazan erretzen amaituko dute eguna. Ohitura bihurtu den modura, urtero, mamuak gai desberdina hartuko du. Aurten ere mamuaren gaia azken orduan argituko dela azpimarratu dute antolatzaileek. Horrez gain, arratsalde osoan, Txantxangorri taldekoekin batera Gaba Beltza prestatzen eta umezurtztegi zoroan jolasten ariko dira herriko gazteenak.
Txantxangorriko kideen iritziz arratsalde dibertigarria eta misteriotsua izango da. “Haur hezkuntzakoei sorginen inguruko ipuin bat kontatuko diegu. Sorgina galdu egiten da, eta etxera bueltatzeko kalabazak aurkitu behar ditu. Ludotekan kalabaza horien bila ibiliko gara. Umezurtztegi zoroan, ordea, bideo beldugarri bat dugu prestatuta. Bideo horretan agertzen diren pertsonaiak agertzen hasiko dira”.
Azaroaren 1eko ekimenekin amaituko da aurtengo Gaba Beltza. Iluntzean, Psico Klown taldea ibiliko da kalejiran. Eguna Dj Makalaren saioekin amaituko dute.
Egitaraua