Domekan Talaiara joango dira eta parrilada bat egingo dute. Irteera 12:00etan izango da Gazte Gunean baina joan nahi duenak izena eman behar izango du barikuan, Gazte Gunean, 18:00etatikĀ 23:00etara.
Urrian hasi zen Aisialdi Taldea zerbitzuak eskaini eta aisialdiari astindu bat emateko prest. Hiru adin tarte ezberdinentzako zerbitzuak eskeintzen dituzte, bakoitzak bere toki, ordutegi eta programazio propioagaz.
“Arrakastatsua izan da gazteen artean Gazte Guneak izan duten harrera, gazte asko egoten baitira astebururo bertan jolasten, elkar ezagutzen eta etengabeko elkarekintzan”, adierazi dute Aisialdi Taldekoek. Lekeitioko nerabe gehienak bildu eta elkar ezagutzeko espazio aberatsa dela baieztatu du aisialdi taldeak: “Genero, kuadrila eta ikastetxe ezberdinetako gazteak dira bertan biltzen direnak astebururo”.
Zeintzuk ekintza egin erabakitzeko, asanbladak egiten dituzte, eta, eta hemendik eta Gabonak arteko egutegia zehaztuta daukate, besteak beste asteburu honetan egitea erabaki duten lehen gazte ekintza, Talaiarako irteera.