Markina-Xemeingo Euzkitze denda.
Argazkia: Leargarapen Agentzia
Epaimahaiak esandakoaren arabera, aurten inoiz baino maila altuago egon da, eta oso saila izan da hiru irabazleak aukeratzea.
Denetara 39 saltokik hartu dute parte aurten Leartibai Garapen Agentziak antolatutako zazpigarren lehiaketan: hamazortzik Lekeition, zazpik Markina-Xemeinen eta hamalauk Ondarroan. Sektore desberdinetakoak izan dira, gainera, parte hartzaileak: optika, oinetakoak, ileapaindegiak, kirola, moda, lurrindegia, mertzeria eta beste batzuk. Lekeitioko Lotu oinetako dendak, Markina-Xemeingo Euzkitze elektrotresnak eta
Ondarroako Klik Klak Argazkiak dendak eraman dituzte, azkenean, hiru sariak.
Lekeitioko Lotu oinetako denda.
Argazkia: Leargarapen Agentzia
Bestalde, saltoki irabazleak aukeratzeko bozketan parte hartu duten bezero guztien artean 100 euroko txartel bat zotz egin dute. Ondarroako Ibili dendako bezero batek irabazi du aurtengo saria. Txartela parte hartu duten saltokietan gaztatu beharko du irabazleak, eta zazpi egun izango ditu horretarako.
Ondarroako Klik Klak argazki denda.
Argazkia: Leargarapen Agentzia