Gaba Beltzeko ekintzek asteburua girotu dute Mutrikun

https://www.youtube.com/watch?v=7FgcpxJfDa4 Ohitura den moduan, Talaxako mamuarekin batera kalejira egin zuten herritarrek barikuan. Aurten, gainera, Talaxako mamuak gai berezia eduki du: Ebola gaixotasuna. 20:00ak puntuan, dantzarien laguntzarekin, gaztetxe aurretik atera ziren dantzariak eta Beheko Plazara joan aurretik Goiko Plazara joan ziren, Axuri Beltza dantza egitera.

Ohitura den moduan, Talaxako mamuarekin batera kalejira egin zuten herritarrek barikuan. Aurten, gainera, Talaxako mamuak gai berezia eduki du: Ebola gaixotasuna. 20:00ak puntuan, dantzarien laguntzarekin, gaztetxe aurretik atera ziren dantzariak eta Beheko Plazara joan aurretik Goiko Plazara joan ziren, Axuri Beltza dantza egitera. Goiko Plazan saioa eskaini eta gero, betiko modura, Beheko Plazara joan ziren kalejiran. Behin Beheko Plazan zeudela, beste dantza saio bat eskaini zuten, plaza bete herritarren aurrean. Eta ostean esperotako momentua ailegatu zen: Talaixako mamua erretzeko momentua. Oro har, Gaba Beltzak asteburua girotu du Mutrikun. ARGAZKI GALERIA [nggallery ID=208]