Gorka Ostolaza Ikaranek irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketa
Finalaurrekoetarako txartela lortu du markina-xemeindarrak orain arteko bertsozale gehien batu zen Mallabiako frontoian.
400 lagunetik gora elkartu ziren #Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren laugarren kanporaketan, Arrate Illaro Etxebarria, Eneko Arrate Sololuze, Gorka Ostolaza Ikaran, Malen Amenabar Larrañaga, Nerea Ibarzabal Salegi, eta Peru Vidal Gurrutxaga bertsolariak entzuteko.
Ariketa guztiak egin ostean, Gorka Ostolaza Ikaranek lortu zuen puntu gehien batzea, 379,5 puntu. Horrela, finalaurrekoetarako txartela lortu zuen markina-xemeindarrak, eta azaroaren 30ean Urdulizen kantatuko du. Saioko beste bertsolariak puntuazioen zain geratuko dira.
Gai emaile beharretan Begoñe Olabarria Astobiza ibili zen. Epaimahaia, berriz, Ander Txakartegi Basterretxeak, Andoni Larrea Garaik, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxak, Jurgi Fuentes Goikoetxeak, Leire Etxebarria Gazteluk eta Mirari Azula Aurrekoetxeak osatu zuten; idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga aritu zen.
Puntuazioak:
- Gorka Ostolaza Ikaran 379,5
- Nerea Ibarzabal Salegi 353
- Peru Vidal Gurrutxaga 344
- Arrate Illaro Etxebarria 343
- Eneko Arrate Sololuze 333,5
- Malen Amenabar Larrañaga 332,5
Bizkaiko Bertsozale Elkarteko lehendakariak, Asier Ibaibarriaga Apoita, eta Mallabiako alkateak, Mila Mondragon Sagastagoiak banatu zituzten sariak.