Bihar Zaldupen Emakundeko autobus ibiltaria egongo da
Zehatz esanda, Zaldupe ikastetxe atzeko aparkalekuan egongo da autobusa. Eskualdeko ikastetxeetako ikasleei berdintasunaren aldeko informazioa eskaini eta beraiekin tailerrak burutzen ariko dira autobusean.
Era berean, bihar [azaroak 6] , beste hainbat ekimen egingo dira Ondarroan. Hezkidetza eta genero berdintasunaren aldeko hezkuntza bultzatzeko nahian bi hitzaldi eskainiko dira: bata goizean egingo da eta bestea arratsaldean. Ekitaldietara eskualdeko guraso, ikasle eta irakasleak gonbidatuta daude.
09:30ean, Kofradia Zaharrean, Aniztasun Sexuala deritzon hitzaldia emango du Berdindu! Eskolak (LGBT diskriminazio arazoak edo Sexu Aniztasuna lantzeko interesa daukaten ikastetxeentzako aholkularitza zerbitzu espezifikoa). 17:00etan, Kofradia Zaharrean, Neska-mutilen berdintasunerako heziketa berbaldia eskainiko du Fernando Oregi Altube Nahiko! materialaren egiletako batek.