Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

ETB2n ere Lea-Artibaiko herritarren testigantzak euskaraz jasotzeko eskatu dute eskualdeko eragileek

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Lea-Artibai eta Mutriku
2014/11/05
Lea-Artibaiko ordezkariak EiTBko arduradunekin batzartu ziren komunikabideko langileak Lea-Artibaira datozenean herritarren testigantzak euskaraz bakarrik jasotzeko eskatzeko; ETB1en egin modura, ETB2n ere euskara lehenesteko eskatu dute eragileek. Azken aldian Lea-Artibaiko herritarrek euskararenganako duten kontzientzia berpizteko hainbat prozesu abiarazi dira. Eta prozesu horietako bat komunikabideen paperaz ari da arduratzen. Eskualdeko udaletako arduradun, kultur eragile eta kirolariekin egindako bileretan, bada, hainbat gauza ondorioztatu dituzte. Lea-Artibaiko hizkuntza euskara dela diote eragileek. “Herritarrok erosoago sentitzen gara testigantzak euskara hutsean eginda”. Halaber, udal arduradunak, kultur eragileak eta kirolariak, herritarrentzako erreferente izan ahal direla nabarmendu dute. Horrela ba, euren jarduna euskarazkoa izateak hizkuntzaren indartzean “berebiziko garrantzia” daukala diote. Hori eginez, euskara hizkuntza nagusitzat duen eskualdea dela ikustaraziko dela diote ekimenaren bultzatzaileek. “Lea-Artibaiko protagonisten testigantzak euskaraz zein gaztelaniaz jaso eta aireratzen direnean, leku horietako errealitate linguistikoa itxuraldatzen da”.

“Badirudi, gure herrietan eguneroko kontua dela euskaraz bezala gaztelaniaz ere aritzea, eta hori, ez da zuzena. Gainera, errealitatearen desitxuratze hori are sakonagoa bihurtzen da eskualde ez-euskaldunetako testigantzak gaztelania hutsez jaso eta aireratzen direnean. Jokamolde hori oinarri hartuta, komunikabide hauek inplizituki ematen duten mezua honakoa da: Euskal Herriko eskualde batzuetan gaztelaniaz bakarrik hitz egiten da, eta gainerakoetan euskaraz zein gaztelaniaz”. Irakurketa horren aurrean, eragileek eskualdean bizi den egoera ez dela hori gaineratu dute. “Gure herrietan, oro har, gehiengo zabala euskara hutsean bizi da”. Bide beretik, ETB2n eskualdeko euskara entzutea aberasgarria dela diote, “ikasten dabiltzanentzat batik bat.

Egitasmoa Lea-Artibain sortu bazen ere, Urola Kosta Euskal Herri mailan bigarren eskualde euskaldunena izanik, hango eragileek ere egitasmoarekin bat egin zuten. Horrela ba, bi eskualdeek elkarlanean egin dute eskaera; EiTBko arduradunekin egindako bileran bi eskualdeetako ordezkariak egon ziren.

EiTBko arduradunek, beste alde batetik, eskaera horrein gainean pausoak ematen jarraitzeko asmoa erakutsi zutela argitu dute; “barruan berba egiteko geratu ziren”.

Lea-Artibai eta Urola Kosta euskararen arnasgune diren heinean, “gainontzekoentzat eredu” izan behar dutela nabarmendu dute. Bide horretatik, ekimena gutxinaka-gutxinaka elkarte eta herritarrengana zabaltzen joango dela gaineratu dute.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.