Mediku azterketa egiteko aukera izango dute kirolariek Berriatuan
Udalak jakitera eman duenez, Bizkaiko Foru Aldundiko Kirolen eta Gazteriaren Zuzendaritza Nagusiak, Kirol medikuntzako Unitate Mugikorra ipiniko du kirol medikuntza azterketa egiteko. Azterketa, federatu gabe kirola egiten duen nahi duen guztiari zuzenduta dago. Izena udaletxean eman behar da azaroaren 12a orduko.