Mutrikuko dikera doan bidea konpontzen hasi dira

http://www.youtube.com/watch?v=_aE5SXV4Acs Astelehenean hasi zen Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren zuzendaritza otsaileko itsas denboraleak dikerako bidean eragin zituen kalteak konpontzen. «Eguraldiak laguntzen baldin badu» lanak bukatzeko bost aste beharko dituztela esan du obra arduradunak.

Astelehenean hasi zen Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren zuzendaritza otsaileko itsas denboraleak dikerako bidean eragin zituen kalteak konpontzen. “Eguraldiak laguntzen badu” lanak bukatzeko bost aste beharko dituztela esan du obra arduradunak. Konponketa lanak Construcciones Campezo enpresa egiten ari da, eta 200.000 euroko aurrekontua dauka hormigoizko zatiak, argiztapena, hornidurak, barandak eta eskailerak berreraikitzeko, besteak beste. Igerileku zaharreko alboko aldean hasi dira lanean.