Azaroaren 21ean frontoi nagusian eskainiko dute
TXO, MIKMAK TXIKIA Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek. Ikuskizun berria ikusteko sarrerak salgai jarri ditu Markina-Xemeingo Guraso Elkarteak. Sarrerak salgai egongo dira Kareaga, Udane, Txispita, Alarabi, Disdira, Txanbelin eta Ixaie dendetan. Ikuskizun egunean bertan ere, 16:30etik aurrera, erosi ahalko dira sarrerak pilotaleku nagusiko leihatilan. Ikuskizuna 17:30ean hasiko da.