Sabin Osoro elgoibartarrak Karmelo Urdangarinen eskutik "pozik" jaso du Gure Balioak saria Mutrikun
https://www.youtube.com/watch?v=Bt5s3RZ3Quk&feature=youtu.be
Gaur iluntzean, Mutrikuko udaletxean egin den sariketa banaketa galan jaso du errekonozimendua 92 urteko elgoibartarrak. Sari banaketarekin hasi aurretik, Javier Elzo Deustuko unibertsitateko katedradunak hitzaldia eskaini du.
Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Lea-Artibai eta Mutriku
Mutrikuko udaletxean egin den sariketa galan jaso du errekonozimendua 92 urteko elgoibartarrak. Sari banaketarekin hasi aurretik, Javier Elzo Deustuko unibertsitateko katedradunak hitzaldia eskaini du.
Carmelo Urdangarin eta Sabin Osoro
Ordu erdi inguruko hitzaldia eta gero, Osorok Debabarreneko eskualdean ekintzailetasun sozialean eta enpresa alorrean bizitza osoan egindako lanarengatik esker ona jaso du. Gure Balioak saria jasotzen duen bosgarren pertsona izan da elgoibartarra. Jesus Mari Astigarraga epaimahaikideak saridunaren eskuzabaltasuna nabarmendu du, besteak beste. “Bizitza osoa eman du besteak laguntzen”. Horrez gain, Astigarragak Osororen ibilbidea goraipatu du, behinik behin.
Carmelo Urdangarin 2013 Gure Balioak saridunaren eskutik jaso du Luis Baroja Collet artistaren brontzezko eskultura Sabin Osorok. GarbiƱe Uriguen emaztearekin batera “pozik” partekatu ditu saria jaso ondorengo momentuak.
IRUDIETAN [nggallery ID=210]
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.