Kaskarotena ikastolaren alde zapatuan egingo duten manifestaziora joango dira lekeitiarrak ere. Autobusean izena eman gura duenak aukera du oraindik, eta, horretarako R.M. Azkue ikastolara joan beharko du. Zapatuan 14:45 aterako dira Lekeitiotik. Ondarroako Zubi Zahar ikastolatik autobusik ez da aterako, baina Ziburuko ikastolaren aldko manifestazioagaz bat egin eta hara joateko deia egin du.
Ziburuko Ikastolaren egoera oso kaxkarra da, eta Guy Poulou herriko auzapezak hainbat traba jarri dizkio ikastolari azken hilabeteetan. Urri erdialdera jakinarazi zuen, esaterako,
Omiasainduko oporren ostean argindarra kenduko ziola Ziburuko ikasltolari, eta, hala egin du Laida Mujika Kaskaroteneako lehendakariak salatu duenez.
Bestalde, atzo, isuna ordaintzeko une berean heldu zen hamaikagarren albiste txarra Ziburuko Kaskarotenea ikastolarentzako: auzitara jo du berriro Guy Poulou Ziburuko auzapezak, ikastolari isun handiagoa ezar diezaioten eskatuz. Orain arte, egun bakoitzeko 100 euroko zigorra ordaindu du ikastolak, baina kopuru hori 400 eurora igotzeko eskatu du Poulouk. Auziaren eguna zehaztu gabe dago.