
‘Antxustegi’ atunontzia itsasoan zebineko irudietako bat. Argazkia: Salba dezagun ‘Antxustegi’
Zapatuan 12:00etatik aurrera elkarretaratzea ordubeteko elkarretatzea egingo da txaluparen aurrean. Hain zuzen ere, atunontzi ondarrutarra Itsas Museoko bildumatik ez kentzeko eskatuko dute Antxustegiren aldeko plataformako kideek.
Antxustegi familiako denak hantxe batuko direla aurreratu du Sabin Antxustegi familiako bozeramaleak. “Gure familiatik behintzat, 30 lagunetik gora batuko gara. Talde ederra batuko gara”. Familiako kideez gain, Euskal bateleroak eta Ondarroako alkatea bertan egotekoak direla ere adierazi du Antxustegik.
Plataformako kideen ustez, berebiziko garrantzia du zapatuko mobilizazioak. “Antxustegi Bilboko Itsas Adarra Museoan usteltzen utzi dute Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak. Ez dute ezer gehiago egin nahi bere alde, lehenbailehen kendu nahi dute, besterik ez. Guk ez dugu amore emango”.

Museoaren utzikeriak eta erakunde batzuen kontrol ezak, orain dauden egoerara eraman ditu antxustegitarrak. Egin diren gauzetariko asko txarto egin direla diote, eta etorkizunean ez dute horrelakoak errepika daitezen nahi. Hori dela eta,
Antxustegi itsasontziaren kasua erantzunik eta ardurarik eskatu gabe ez dute utziko. “Orain da garaia, etorkizunean beranduegi izan daiteke eta”.
Ondare sentimendua duten guztiak zapatuko elkarretaratzean parte hartzera gonbidatu dituzte plataformako kideek. “Familian joateko ekimena izango da, gainera. Gure ondorengoek ere ondarea eurentzako zaintzen ari garela ikusi behar dute. Egiten ari garen ahalegin hau guztia eurentzako da. Txaluparik ez badute ikusten, ez dute sinetsiko zelako baldintzetan itsasoratzen ginen”.
Ekimenaren bukaeran komunikatu bat irakurri dute plataformako kideek, eta ostean, herritarrek sinatzeko aukera izango dute.