Lapurrak Aulestiko udaletxean sartu dira goizaldean
Jose Luis Jaio aulestiko udaltzainak jakinarazi duenez, praktikantearen bulegotik sartu dira lapurrak. “Praktikantearen bulegoa eta udaletxea elkarren ondoan daude eta behin bulegoan sartuta, udaletxeko atarira sartu ahal izan dira lapurrak”. Lapurrek argazki kamera bat eta dirua lapurtu dutela baieztatu du Jaiok. “Ateak ere apurtu egin dituzte, idazkaritzakoa tartean”.
Gertaeraren harira ertzainak bertaratu dira eta gertatutakoaren atestatua egin dute.
Udaltzainak jakitera eman duenez, lapurrak sartu direnean udaletxe inguruko bizilagunek ez dute ezer entzun.