
Hemen Be Bai elkarteak ekintza berezia antolatu zuen Urriko Azokan. Eskena bat jarri eta nahi zuten guztiek argazkia atera zezaketen elkarteak utzitako osagarriekin. Gero, argazki horiek elkarteari bidali behar ziren, eta guztien artean, «politena eta dibertigarriena» iruditu zaiena saritu dute Hemen be bai elkartekoek. Hainbat lagunek atara zituzten argazkiak, baina 68 argazki bidali dituzte photocall-eko sariketan parte hartzera. Saria lortu duen neska taldeak 100 euro izango ditu elkarteko dendetan gastatzeko.