Ume eta gaztetxoentzako irteera antolatu du domekarako Artibai Mendigoizale Taldeak
Azkoitia eta Soraluze artean dagoen Irukurutzeta mendira (899 m) joango dira oraingoan mendizaleak. Irteera 09:00etan izango da autobus geltokitik.
Autoz joango dira Azkarate mendatera, eta handik Irukurutzetarako bidea hartuko dute. Mendigoizale taldeak aurreratu duenez, hiru edo lau orduko joan-etorria izango da.