55 urteko gizonezko bat hil da Aulestin, ibilgailua ibaira jausi ostean
Istripua zapatuan gertatu zen, 16:40ean. FNissan Primastar markako furgoneta Aulestitik Oletarantz zihoan eta errepidetik atera eta ibaira erori zen. Istripua Aulestiko San Anton auzoaren parean gertatu zen. Furgonetan 55 urteko gidaria zihoan bakarrik. Gertaeraren berri eduki eta gero, Ertzaintza eta osasun zerbitzuko beharginak bertara gerturatu ziren, baina ezin izan zuten ezer egin. Gizonezkoa istripuak eragindako zaurien ondorioz hil zela esan zuten. Ertzaintzak gertatutako ikertzen jarraituko duela argitu du.